Albisteak

Kontzertuak

Toundrak Donostian ekingo dio europar birari

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Apirilaren 27an iritsiko da Toundraren disko berria. Ondoren, Europatik bira egingo du taldeak.

Toundra aurki sartuko da estudioan IV disko arrakastatsuaren ondorengo lana izango dena grabatzera. Oraindik ez dute proiektu berri horren izenburua erabaki, bai ordea, argitaratze data: 2018ko apirilaren 27a.

Estudioko bosgarren diskoa izango da aipatutakoa, bi osagarri nabarmen dituena: batetik, bere garaian Toundraren ezaugarri izandako amorrua eta bestetik, abestiek duten tristura kutsua.

Behin kantu horiek grabatuta, errepidean jarriko dira madrildarrak, eta Donostian emango dute Europako birako lehendabiziko kontzertua. Doka Kafe Antzokian izango da hitzordua, hain zuzen, maiatzaren 3an. Zuzeneko horretarako sarrerak eskuragarri daude jada.

Gerora, Frantzia, Herbehereak, Suitza, Belgika, Erresuma Batua, Danimarka, Luxenburgo, Alemania, Txekia, Hungaria eta Austria bisitatuko dituzte. Gainera, iragarri dute bira bukatu ostean bigarren disko baten argitalpena iragarriko dutela 2018rako.