Iruña Rock jaialdia 2018: Lendakaris Muertosen kontzertua, maiatzean, Iruñean

musika

Maiatzaren 25ean eta 26an

Lendakaris Muertos taldearen emanaldia baieztatu du Iruña Rock jaialdiak

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

2017/12/27

Besteak beste, Doctor Deseo, La M.O.D.A., Narco, El Ultimo Ke Zierre, eta Reincidentes arituko dira Nafarroako hiriburuan maiatzaren 25ean eta 26an. Sarrerak eskuragarri daude jada.

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Guztira hemeretzi talde izango dira Iruña Rock jaialdiaren bigarren edizioan. Oraindik, ostera, ez dituzte aipatu festibalean arituko diren musikari guztien izenak iragarri.

Aurrerapen bezala, La Raiz, Doctor Deseo, La M.O.D.A., Narco, Tremenda Jauria, Rat-Zinger, Bourbon Kings, Kitai eta Traccion taldeen emanaldiak baieztatu zituzten antolatzaileek, eta izen gehiago heldu ziren abenduaren 18an: El Ultimo Ke Zierre, Reincidentes, Penadas Por la Ley, Attikus Finch eta Impedanzia.

Azkena, ostera, Lendakaris Muertosena izan da. Azken orduotan jakinarazi dute etxean bertan arituko direla iruindarrak maiatzaren 25ean edo 26an. Orduantxe egingo dute, hain zuzen, Iruña Rock jaialdia 2018an.

Kontzertu guztiak Nafarroako hiriburuko Zitadelan izango dira, bi agertokitan banatuta.

Sarrerak

Aipatzekoa da, halaber, dagoeneko eskuragarri dagoela bi eguneko abonamendu berezia, 40 euroan. Eskaintza hori abenduaren 31n bukatuko da.

Iruzkinak

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Gaztea App Deskargatu App berria! Gaztea App
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena