Albisteak

Bira

Ze Esatek taldeak sei kontzertu iragarri ditu, disko berria aurkezteko

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Amurrio, Oñati, Donostia, Gasteiz, Legorreta eta Zorrotza bisitatuko dituzte hilabeteko epean, 'Ibilita ikasten da erortzen' diskoko kantuak aurkezteko.

Ibilita ikasten da erortzen diskoa argitaratu zuen duela gutxi Ze Esatekek, eta orain, agertokizo agertoki, lan berri horretako kantuak taula gainean defendatzeko ordua iritsi zaie taldekideei.

Hala, azken orduotan sare sozialen bidez iragarri dutenez, urtarrila eta otsaila bitartean sei kontzertu emango dituzte Euskal Herrian. Hain zuzen ere, Amurrion egingo dute lehenengo geldialdia urtarrilaren 20an, eta sei egun geroago Oñati bisitatuko dute. Hilabete honetako azken hitzordua Donostian dute.

Bestalde, otsailaren 3an Gasteiz harrapatzeko asmoz dira gipuzkoarrak. Hilaren 16an, berriz, Legorretako jarraitzaileengana helduko dira. Azkenik, otsailaren 17an Zorrotzako gaztetxea astinduko dutela jakinarazi dute.

ze esatek bira

_imagen.jpg" />