Lapuebla Rock Fest 2018: Riot Propaganda taldearen kontzertua

musika

Bigarren edizioa

Riot Propaganda, Lapuebla Rock Fest jaialdiko aurreneko iragarpena

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

2018/01/03

Ekainaren 29an eta 30ean egingo dute jaialdiaren bigarren edizioa. Bi eguneko abonamendu berezia 25 euroan dago salgai.

  • Whatsapp
  • Bidali

Lapuebla Rock Festeko antolatzaileek jakitera eman dute ekainaren 29an eta 30ean egingo dutela jaialdiaren bigarren edizioa. Oraingoz, kontzertu bakarra iragarri dute: Riot Propaganda taldearena. Dena den, hurrengo hilabeetan jakingo ditugu egitaraua osatuko duten gainerako artisten izenak.

Iaz musikari ezagunak aritu ziren aipatu festibalean; besteak beste, Kaotiko, Su Ta Gar, Josetxu Piperrak, Potato, Porco Bravo, Soziedad Alkoholika, En Tol Sarmiento eta Reincidentes.

Sarrerak

25 euroan daude salgai bi eguneko abonamendu bereziak. Eskaintza mugatua izango da, beraz, azkar ibiliko beharko dute sarrerak prezio horretan erosi nahi dituztenek.

ahi dituztenek.

Iruzkinak

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Maketa Lehiaketa… Finala Apirilaren 27an Maketa Lehiaketa…
Gaztea App Deskargatu App berria! Gaztea App
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena