Albisteak

Kontzertuen agenda

2018. urtea oholtzara igota abiatuko dute euskal musika taldeek

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Besteak beste, Willis Drummond, Delorean, Pet Fennec, The Wizards, Gatibu, Joe la Reina, Governors eta The Riff Truckers arituko dira asteburuan, Euskal Herrian.

OSTIRALA

Musik & Txotx ekimenari esker, Deloreanen Mikel Laboa diskoko abestiek Astigarragako Petritegi sagardotegia bustiko dute. Handik ez oso urruti, Donostian zehazki, William (Los Brazos), Pet Fennec, Frank eta The Flipping Karlomagnos izango dira.

Bilbon eta Gasteizen ere musika nagusituko da ostiral gauean. Bizkaiko hiriburuan The Wizards taldea igoko da Satelite T aretoko oholtzara, eta Gasteizen horixe berori egingo dute Willis Drummondek eta Not Sciensitsek.

Azken bi zuzeneko aipagarrienak Nafarroa aldean iragarri dituzte. Alde batetik, Gatiburen emanaldia hartuko du Atarrabiako Totemek. Bestetik, Band Jovi taldeak Jon Bon Joviren kantuz jantziko du Iruñeko Zentral aretoa.

 

 

LARUNBATA

Joseba Baleztenak Willis Drummond taldearen jarraitzaileak agurtuko ditu Bilbon beren azken zuzenekoan. Aipatutakoa, baina, ez da larunbateko agendan gorriz markatu beharreko zita bakarra. Izan ere, Joe la Reinak Donostia bisitatuko du, eta Governorsek eta Kimerak, Oñati.

IGANDEA

Sumision City Blues eta The Riff Truckers taldeen abestiak entzungo dira Bilbon larunbatean. Oñatin, berriz, Mursegoren musikaz disfrutatuko du Antixena gaztetxeko ikuslegoak.