Albisteak

Agurra

Hibakushak agertokiak utzi ditu aldi baterako

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Ez dakite zenbat denbora iraungo duen atsedenaldik, baina oraingoz ez dute kontzerturik emateko asmorik. Arrazoi pertsonalengatik hartu dute agertokiak uzteko erabakia.

Hibakusha talde nafarrak albiste goibela eman die jarraitzaileei urtea hasi eta batera. Izan ere, azken orduotan jakinarazi dutenez, denbora baterako agertokiak uzteko asmoa dute.

Estudioko bi disko argitaratu dituzte orain arte, baina badirudi taula gainetik aldentzeko ordua iritsi zaiela. Horixe da, bederen, agiri batean argitu dutena:

"Aho batez erabakita eta arrazoi pertsonalak tarteko, Hibakushak erabaki du gure ibilbidea etetea. Azken hilabetetan emandako kontzertuen ostean, gelditzeko unea iritsi zaigula uste dugu, nahiz eta hirugarren diskoa prestatzen hasiak ginen. Ez dakigu hurrengo hilabeteetan zer gertatuko den, baina gaur gaurkoz atsedena hartuko dugu. Eskerrik asko guztioi urte hauetan emandako babesagatik".

Hitz horiekin agurtu dira nafarrak.

  • © EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa

    #-ent_adh_conf_online-#