Albisteak

Kontzertuak

Rulo y la Contrabandak Iruñean eta Santurtzin aurkeztuko du disko berria

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Otsailaren 24an helduko dira 'Objetos Perdidos' diskoko abestiak Nafarroako hiriburura. Santurtzin, berriz, martxoaren 16an entzungo dira Rulo y la Contrabandaren kantu berriak.

Rulo y La Contrabandak 2018rako duen helburuetako bat da Objetos Perdidos diskoa Espainiako Estatuko zenbait aretotan aurkeztea. Hori horrela otsailean, martxoan eta apirilean, gutxienez, agertokiz agertoki ibiliko da abeslari kantabriarra bere taldekideekin batera.

Euskal Herrian ere aurkeztuko ditu kantu berriak Rulok. Otsailaren 24an, esterako, Iruñeko Gayarre Antzokian du hitzordua. Martxoan, berriz, Santurtziko Serantes Kultur Aretoa bisitatuko du.

Gainerakoan, besteak beste, Granada, Valladolid, Bartzelona, Xixon, Zaragoza eta Madril harrapatuko ditu.

OTSAILA

03 Granada
10 Valladolid
17 Arganda del Rey
23 Barcelona
24 Pamplona

MARTXOA

02 Avila
03 Xixon
09 Leon
10 Salamanca
15 Zaragoza
16 Santurtzi
23 Elx

APIRILA

06 A Coruña
26 Madril

br /> 26 Madril