Albisteak

Martxoaren 9an, Copernicon

Huntza taldea Madrilen arituko da estreinakoz

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Emakumeen Nazioarteko Egunari keinu eginez edo, emakumeak bihurtuko dira agertokiko izar egun horretan. La Otra & Las Locas del Co. ere hantxe arituko da.

  • Huntza. Argazkia: Gaizka Peñafiel

    Huntza. Argazkia: Gaizka Peñafiel

Huntza taldeak azken orduotan sare sozialen bidez jakitera eman du urtarrilean atseden labur bat hartuko dutela taldekideek, ikasketak behar bezala bideratzeko.

Atsedenaldi horren berri ematearekin batera, iragarri dute Madrilen arituko direla estreinakoz bi hilabete barru. Hain zuzen ere, martxoaren 9an izango da kontzertua, Copernico aretoan, 20:00etatik aurrera.

Urtero bezala, martxoaren 8an ospatuko den Emakumeen Nazioarteko Egunari keinu eginez edo, Huntza taldekoek esan dute emakumeak izango direla protagonista oholtza gainean, aipatu kontzertuan. Hori horrela, agertokian ez dira bakarrik egongo, La Otra & Las Locas del Co. ere arituko baita bertan.

Sarrerak salgai daude jada, eta txarteldegian ere egongo da erosteko aukera.

rosteko aukera.