Albisteak

Urtarrilaren 19an Jimmy Jazzen

La M.O.D.A. taldeak sarrera guztiak saldu ditu Gasteizko kontzerturako

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Urtarrilaren 19an Jimmy Jazzen izango da Burgosko taldea. Maiatzean, berriz, Iruña Rock jaialdian arituko da.

  • Argazkia: EFE

    Argazkia: EFE

Azaroan abiatu zuen bira La Maravillosa Orquesta del Alcohol (La M.O.D.A.) taldeak, eta kontzertu arrakastatsuak ematen ari da Espainiako Estatuko hainbat hiritan. Orain arte, adibidez, agortu egin ditu Madrilgo eta Valentziako emanaldietarako sarrerak, Bilbon bi egunez bete zuen Kafe Antzokia, eta orain gasteiztarrei iritsi zaie Salvavida (de las balas perdidas) diskoko kantuak ezagutzeko aukera.

 

 

2018ko urtarrilaren 19an, berriz, Jimmy Jazz aretora iritsiko dira, berriro, sarrera guztiak agortuta daudela, aipatu aretoko iturriek azken orduan zabaldu dutenaren arabera.

21:00etan irekiko dituzte Jimmy Jazzeko ateak, eta 22:00etan hasiko da zuzenekoa.

Bira

Bestalde, ostiral honetan Malagan dute hitzordua, eta larunbatean, Granadan. Otsailerako, bi kontzertu iragarri dituzte, biak ala biak Leonen.

Euskal Herrian maiatzean ikusiko ditugu berriro, Iruñea Rock jaialdian, hilaren 24an edo 25ean. Aurretik, baina, Xabian (Alcant) arituko dira. Ekainean, Palentzia bisitatuko dute. Udarako, berriz, hainbat hitzordu dituzte jada. Madrilen, Cadizen, Ezcarayn (Errioxa) eta Burrianan (Castello) izango dira uztailean, eta Candeledan (Avila), Aranda de Dueron (Burgos) eta Almerian, abuztuan.

Amaitzeko, azaroan, Dublin eta Londres harrapatuko dituzte.