Albisteak

Kontzertua

Judas Priest Barakaldon arituko da ekainean

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Sare sozialen bidez iragarri du aipatu kontzertua Judas Priestek berak. Emanaldia ekainaren 28an izango da BEC erakustazokan. Sarrerak salgai daude, 54 euroko prezioan.

Judas Priest taldeak sare sozialen bidez jakitera eman duenez, ekainaren 28an Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre erakustazokan joko du, Cubec! aretoan. Sarrerak 54 euro kostatuko dira, eta salgai daude dagoeneko.

Duela gutxi estreinatu dute "Lightning Strike" kantuaren bideoklipa. Hain zuzen ere, horixe da martxoaren 9an argitaratuko duten Firepower estudioko disko berriaren aurrerapen-kantua.

Redeemer Of Souls proiektuaren ostean iritsiko da aipatu diskoa, Tom Allom eta Andy Sneap (MegadethExodusTestamentAccept) ekoizleek eta Mike Exeter (Black Sabath) soinu-ingeniariek egindakoa.

Barakaldon ez ezik, Bartzelonako Rock Fest jaialdian eta Madrilgo Download Festivalen ere izango dira uda honetan.

Sarrerak

Sarrerak 48 euroan (+6 euro banaketa gastuengatik) daude eskuragarri.