Albisteak

Kontzertuen agenda

Euria ez ezik, musika ere badakar asteburuak

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Besteak beste, Glaukoma, Libe, Capsula, Joe La Reina, Anita Parker, Kepa Junkera, Freedonia, Atom Rhumba, Revolta Permanent eta Su Ta Gar arituko dira asteburuan Euskal Herrian.

OSTIRALA

Glaukoma, Nikotina eta Little Martin Selektah Alegian egongo dira gaztetxearen 30. urteurrena ospatzen. Gipuzkoan bertan, baina Tolosan, Tenpora taldea arituko da.

Araba aldera joanez gero, Libek eta Micek Amurrion emango duten kontzertuarekin egingo dugu topo. Gainera, Gasteizen Freedoniaren emanaldiaz gozatuko dute Helldorado aretora joaten direnek.

Bizkaiko hiriburuan egingo dugu hurrengo geldialdia, Capsulak "Dreaming Of Ziggy Stardust" ikuskizuna eskainiko baitie bertan jarraitzaileei.

Bukatzeko, Joe La Reinaren kantuek zipriztinduko dute Iruñeko Txantxarri taberna ostiral gauean.

 

 

LARUNBATA

Anita Parkerrek hitzordu bikoitza du larunbatean. Batetik, Bilboko Areatzan izango dira arratsaldean, Tximeleta taldekoekin batera, eta, bestetik, Nogen izango dute oholtza gainean lagun gauean, Azpeitian emango duten zuzenekoan. Bilboko Areatzan musika gehiago ere entzungo dute bisitariek, Kepa Junkera eta Sorginak ere igoko baitira taula gainera bertan.

Freedoniak ere bigarren kontzertu bat iragarri du. Hain zuzen ere, Bilbo harrapatuko dute. Horiek, ostera, ez dira Bizkaian izango diren saio bakarrak. Izan ere, Atom Rhumbak Gernika-Lumoko Trinkete Antitxokoa astinduko du, eta gauza bera egingo dute Revolta Permanentek eta Lukiekek Mungian.

 

 

Donostiako Gazteszenak jai erraldoia hartuko du, Señor No, Discipulos de Dionisos, Snobs eta Sofa taldeei esker. Doka aretoan, ordea, metal doinuak nagusituko dira, Su Ta Gar taldearen eskurik.

IGANDEA

"Zama Doinuz Arindu" jaialdiaren hirugarren edizioak Haimar Arejita & Alex Sardui, Biko Etxart, Petti, Irati Lasa & Lagunak, Mikel Urdangarin, Kutxi Romero, Ekiza eta Ines Osinaga gonbidatuko ditu igande arratsaldean Etxarri Aranatzera.