Albisteak

Maiatzaren 26an eta 27an

Frustrationen eta Maria Arnal i Marcel Bages bikotearen musika, Usopop jaialdian

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Maiatzaren 26an eta 27an egingo dute jaialdia. Lehenengo egunean Lizarrietak hartuko ditu kontzertu guztiak; bigarrenean, berriz, Santa Katalina kaperak.

Bederatzi edizio beteko ditu aurten Usopop jaialdi ezagunak, eta oraindik hiru hilabete falta diren arren, antolatzaileak hasi dira dagoeneko bertan arituko diren taldeen izenak iragartzen. Hain zuzen ere, besteak beste, Frustration eta Maria Arnal i Marcel Bages bikote kataluniarra izango ditu protagonista aurtengo edizioak.

Esan bezala, bi egunetan egingo dute festibala: maiatzaren 26an eta 27an. Lehenengo egunean, Lizarrietak hartuko ditu kontzertu guztiak; bigarrenean, berriz, Santa Katalina kaperak. Oraindik, baina, ez dute egitaraua itxi. Horrela, hurrengo asteetan zuzeneko gehiago iragarriko ditu Usopopek.

Hala eta guztiz ere, aurreneko iragarpenekin batera, salgai jarri dituzte jada jaialdirako sarrerak.