Albisteak

Maiatzaren 4an eta 5ean

Fito & Fitipaldisen talde gonbidatua izango da Gatibu Barakaldoko bi kontzertuetan

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Maiatzaren 4an eta 5ean BEC erakustazokan eskainiko dituzten bi zuzenekoetan, Gatibu taldeko Alex Sardui eta Haimar Arejita izango ditu lagun Fito & Fitipaldisek.

  • Gatibu. Argazkia: Gaizka Peñafiel

    Gatibu. Argazkia: Gaizka Peñafiel

Fito & Fitipaldisek Fitografia bilduma aurkeztuko du martxoan hasita Espainiako Estatuko hainbat agertokitan, "20 urte, 20 hiri" leloa izango duen biran.

Lehen kontzertua Santanderren emango du, eta, guztira, hogei agertoki zapalduko ditu lau hilabeteko epean. Maiatzaren 4an eta 5ean, berriz, Barakaldo harrapatuko du, BEC! erakustazoka, eta hilaren 19an, berriz, Iruñean izango du hitzordua.

Kontzertu horietan, gonbidatu bereziak izango dituzte oholtza gainean. Hala, azken orduotan jakin dugunez, Bizkaian eskainiko dituen bi emanaldietan Gatibu taldeko Alex Sardui eta Haimar Arejita izango ditu lagun taula gainean.

Sarreren salmenta hegan doa, baina oraindik geratzen dira txartel batzuk aipatu zuzenekoetarako. Fito & Fitipaldisen webgune ofizialean aurki dezakezue horren gaineko informazio guztia.