Iruña Rock 2018 jaialdia: Governors eta Zoo taldeen kontzertuak, maiatzean

musika

Iragarpenak

Governors eta Zoo, Iruña Rock jaialdiaren azken fitxaketak

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

2018/01/23

Maiatzaren 25ean eta 26an egingo dute jaialdia Zitadelan. Kontzertu guztiak bi agertokitan banatuko dituzte, eta guztira hemeretzi taldek joko dute.

  • Governors. Argazkia: Garazi Ramos

    Governors. Argazkia: Garazi Ramos

    Governors. Argazkia: Garazi Ramos
  • Whatsapp
  • Bidali

Pixkanaka ari gara ezagutzen Iruña Rock jaialdian maiatzaren 25ean eta 26an arituko diren taldeen izenak. Azken orduotan, esaterako, beste bi emanaldi gehitu dituzte egitaraura: Governors eta Zoo taldeenak, hain zuzen.

Guztira hemeretzi talde izango dira aipatu jaialdiaren bigarren edizioan. Oraindik, ostera, ez dituzte musikari eta talde guztien izenak iragarri.

Gaurko iragarpenak ez ezik, ezagunak dira Nafarroako hiriburuan arituko diren La Raíz, Doctor Deseo, La M.O.D.A., Narco, Tremenda Jauría, Rat-Zinger, Bourbon Kings, Kitai, Tracción eta Lendakaris Muertos taldeen emanaldiak, baita abenduaren 18an jakinarazitako El Último Ke Zierre, Reincidentes, Penadas Por la Ley, Attikus Finch eta Impedanzia taldeen zuzenekoak ere.

Kontzertu guztiak Nafarroako hiriburuko Zitadelan izango dira, bi agertokitan banatuta.

 

atuta.

 

Iruzkinak

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Gaztea App Deskargatu App berria! Gaztea App
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena