Albisteak

Kontzertuak

Willis Drummondek gaztetxe-bira iragarri du otsailerako eta martxorako

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Hirukote formatuan, hainbat kontzertu emango dituzte lapurtarrek. Besteak beste, Gasteizen, Orion, Larrabetzun, Leitzan eta Lekornen arituko dira.

Azkenaldian albiste da Willis Drummond taldea. Duela egun batzuk jakinarazi zuten aurrerantzean hirukote izango direla, baita Japonia aldera doazela ere.

Azken orduotan, berriz, otsailean eta martxoan "Gure Tokia Tour" gaztetxe-bira egingo dutela iragarri dute. Baionan ez ezik, Euskal Herriko beste hainbat lekutan izango dira, horrenbestez, hirukote formatuan.

Hain zuzen ere, Mutriku bisitatuko dute otsailaren 24an, eta geroago helduko da Oñatiko zuzenekoa. Martxoan, berriz, Gasteiz, Bergara, Larrabetzu, Orio, Leitza, Beasain, Amurrio, Lekorne eta Tolosa astinduko dituzte.

Kontzertu guztiak

Otsailak 24, Mutriku

Otsailak 25, Oñati

Martxoak 1, Gasteiz

Martxoak 2, Bergara

Martxoak 3, Larrabetzu

Martxoak 9, Orio

Martxoak 10, Leitza

Martxoak 15, Beasain

Martxoak 16, Amurrio

Martxoak 17, Lekorne

Martxoak 18, Tolosa

xoak 18, Tolosa