Albisteak

Mice, The Riff Truckers eta Juantxo Skalari Gernikako Lekuek jaialdian izango dira

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Niño de Elche, El Inquilino Comunista, Rukula, Kokein, Sustrajah Band, Legen Beltza, Primeros Auxilios, Ibonrg, Hemendio, Moonloop, Etorkizun Beltza, Septimo A eta Lau Katu ere arituko dira Gernikan.

  • Mice

    Mice

Martxoaren 3tik 11ra egingo dute aurten Gernikan hain ezaguna den Lekuek Festibala. Urtero bezala, talde garrantzitsuen kontzertuek bustiko dute Bizkaiko aipatu udalerria, negu bukaeran.

Oraindik hilabete eta erdi falta bada ere, antolatzaileek dagoeneko iragarri dituzte datorren edizioan arituko taldeen izenak. Hasiera batean jakinarazi zuten Nudozurdo, The Reberend Shawn Amos, Glaukoma, Anita Parker eta Balerdi Balerdi igoko direla oholtzara, eta gaur beste hainbat emanaldiren berri eman dute: Niño de Elche, El Inquilino Comunista, The Riff Truckers, Rukula, Kokein, Mice, Juantxo Skalari & La Rude Band, Sustrajah Band, Legen Beltza, Primeros Auxilios, Ibonrg, Hemendio, Moonloop, Etorkizun Beltza, Septimo A eta Lau Katu, hain zuzen.

Kontzertuak ez ezik, erakusketak, proiekzioak eta tailerrak ere egongo dira egun horietan.

Sarrerak

Abonamenduak 25 euroan daude salgai, Ariman, Ospan, Astran eta Iparragirren.