Albisteak

Bira

Libe, agertokiz agertoki

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Besteak beste, Bilbo, Zestoa, Oñati, Durango, Donostia, Larrabetzu eta Urretxu bisitatuko ditu Libek otsaila eta apirila bitartean.

Libek hainbat kontzertu emango ditu otsaila eta apirila bitartean, Ilargia Erori Da disko berria Euskal Herriko zenbait txokotan aurkezteko.

 

 

Hala, ostegun honetan bertan MICErekin batera izango da Bilboko Kafe Antzokian. Otsailaren 3an, berriz, Zestoako gaztetxean du kontzertua. Kasu horretan, Hartz taldearekin partekatuko du oholtza.

Hilabete bukaerarako, hitzordu bat behintzat badu itxita. Hain zuzen ere, otsailaren 23an Oñatiko Antixena gaztetxean arituko da, Mice lagun duela.

Martxorako, beste bi emanaldi iragarri ditu. Lehena, Plateruena Kafe Antzokian, hilaren 2an. Libe ez ezik, Anari ere igoko da taula gainera egun horretan. Bigarrena, martxoaren 11n, Donostiako Le Bukowski aretoa bisitatuko du, Bakarrik Hobeto Fest jaialdiaren kariaz.

Bukatzeko, zuzeneko akustikoa eskainiko du apirilaren 15ean Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean. Gainera, Urretxuko Poligrafo Fest festibalean hartuko du parte hilaren 21ean.

Kontzertuak

Otsailak 1, Bilboko Kafe Antzokia + MICE

Otsailak 3, Zestoako gaztetxea + HARTZ

Otsailak 23, Oñatiko gaztetxea + MICE

Martxoak 2, Durangoko Plateruena Kafe Antzokia + ANARI

Martxoak 11, Donostiako Le Bukowski (akustikoa)

Apirilak 15, Larrabetzuko Hori Bai gaztetxea (akustikoa)

Apirilak 21, Urretxuko Poligrafo Fest

/p>