Albisteak

Jaialdia

Londresko Community Festival jaialdian arituko da Belako uztailean

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Two Door Cinema Club, The Vaccines, You Me At Six, Circa Waves, Rat Boy, Sundara Karma eta Marmozets ere gonbidatu dituzte Finsbury Parken egingo duten festibalera.

  • Community Jaialdia

    Community Jaialdia

Londresen egin ohi duten Community Festival jaialdi entzutetsuan izango da Belako uda honetan, otsailaren 23an argitaratuko duen Render Me Nunb diskoa aurkezten.

Finsbury Parken egiten duten jaialdian, Rage Against The Machine taldea aritu zen 2010ean, 40.000 jarraitzaileren aurrean, eta Oasis zuzenean ikusteko aukera izan zuten 2002an bertara gerturatu ziren musikazaleek.

Edizio honetan, berriz, talde mungiarra ez ezik, Two Door Cinema Club, The Vaccines, You Me At Six, Circa Waves, Rat Boy, Sundara Karma eta Marmozets taldeak igoko dira oholtzara.