Albisteak

Kontzertua

Fleet Foxes Donostian arituko da uztailaren 10ean

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Sarrerak zenbakituak dira, eta dagoeneko eskuragarri daude 29 euroan (banaketa gastuak barne).

  • Fleet Foxesk, Bilbao BBK Live 2017. Argazkia: Tom Hagen

    Fleet Foxesk, Bilbao BBK Live 2017. Argazkia: Tom Hagen

Fleet Foxes taldeak bi geldialdi egingo ditu Espainiako Estatuan aurten. Alde batetik, Kursaalen (Donostia) arituko da uztailaren 10ean, eta, bestetik, Robin Pecknold eta taldekideak Mad Cool Festival jaialdiko oholtzan izango dira.

Crack-Up estudioko azken diskoa aurkeztuko dute kontzertu horietan. Iaz Bilbao BBK Live jaialdian egon ziren, eta badirudi gustura aritzen direla euskal jarraitzaileen artean. Orain, aitzitik, Ameriketako Estatu Batuetatik dabiltza, agertokiz agertoki. Aurreikuspenen arabera, maiatzera arte ibiliko dira handik.

Batik bat festibaletan jotzen ohituta daude Fleet Foxes taldekoak. Hori dela eta, berezia izango da Kursaaleko emanaldia.

Sarrerak

Sarrerak zenbakituak izango dira, eta dagoeneko eskuragarri daude, 29 euroan (banaketa gastuak barne). Kursaalen webgunean eros daitezke.

eros daitezke.