Fito & Fitipaldis, Barakaldon maiatzean: Iñaki Uoho (Platero y tú), gonbidatua

musika

Maiatzean, BECen

Iñaki Uoho izango da Fitoren BECeko kontzertuetako gonbidatuetako bat

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

2018/02/05

Maiatzaren 4an eta 5ean Barakaldon eskainiko dituen zuzenekoetan Gatibu taldeko Alex Sardui eta Aimar Arejita ere izango ditu oholtzan lagun.

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Fito & Fitipaldisekin Barakaldoko BEC erakustazokako kontzertuetan Platero y tú taldean aritutako Iñaki "Uoho" Anton ikusiko dugu oholtza gainean.

Dakizuenez, taldearen 20. urtemuga ospatzen ibiliko da Fito, bere taldekideekin batera, herriz herri. Hala, maiatzaren 4an eta 5ean Bizkaia Arenan egingo du geldialdia "20 urte, 20 hiri" birak.

Duela egun batzuk eman genizuen jakitera Gatibuko Alex Sardui eta Haimar Arejita izango dituela agertokian lagun aipatu emanaldietan, eta Iñaki Uoho ere gonbidatuko duela  iragarri dute antolatzaileek azken orduotan.

Sarrerak

Sarreren salmenta abiada bizian, baina oraindik geratzen dira txartel batzuk aipatu zuzenekoetarako. Fito & Fitipaldisen webgune ofizialean aurki dezakezue horren gaineko informazio guztia.

Iruzkinak

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Gaztea App Deskargatu App berria! Gaztea App
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena