Albisteak

Kontzertua

Texas Donostian arituko da uztailaren 3an

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Sarrerak ostegun honetan jarriko dituzte salgai, kursaal.eus webgunean. 25 eta 50 euro bitarteko prezioa izango dute txartelek.

Madrilen eta Bartzelonan aurten eskainiko duen emanaldietarako sarrera guztiak agortu ostean, Texasek iragarri du Espainiako Estatuko beste hainbat hiri bisitatuko dituela uda honetan. Hala, Zaragoza, Gijon eta Leon harrapatuko ditu lehenik, eta Donostian emango du udako azken kontzertua, uztailaren 3an.

Kursaalen izango da zuzenekoa, eta sarrerak otsailaren 8an jarriko dituzte salgai, 10:00etatik aurrera. 25 eurotik 50 eurora arteko sarrerak salduko dituzte, kursaal.eus webgunearen bitartez.

Kontzertua

Mundu osoan zehar jarraitzaile asko lortu ditu urteen joan-etorrian Texasek. "I Don’t Want a Lover", "Sat What You Want", "Summer Son", "Inner Smile", "Black Eyed Boy" eta "When We Are Together" dira rock talde eskoziarraren kantu arrakastatsuenetako batzuk.

Dena den, horiek ez ezik, Jump On Board estudioko azken diskoko abestiak ere taularatuko ditu Gipuzkoako hiriburuan.