Albisteak

Urtemuga

O'Funk'illo taldearen 20. urtemugako birak Iruña, Bilbo eta Donostia harrapatuko ditu

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Hilabete honetan argitaratuko dute arrakastaz betetako disko bikoitza, eta apirilean astinduko du Euskal Herrira talde andaluziarrak.

Funky musika lantzen duen O'Funk'illo talde andaluziarrak handitasunez ospatuko du 20. urteurrena. 20 Años a Jierro & 30 Amigos Embrutessío disko bikoitza argitaratuko dute otsailaren 9an euskarri digitaletan, eta hilaren 23an helduko da dendetara aipatu proiektua. Hortxe jaso dituzte, hain zuzen, taldearen hogeita hamar abesti onenak, beste horrenbeste kolaboraziorekin.

Disko horrekin batera iritsiko dira Sevillako taldearen emanaldiak. Gainera, hastapenetako talde originala (Andreas Lutz, Pepe Bao eta Javi Marssiano) batuko da, agertokiz agertoki kantu arrakastatsuenak taularatzeko.

Birari dagokionez, Espainiako Estatuko hainbat hiri bisitatu ostean, Euskal Herrira helduko dira apirilean. Iruñean emango dute lehendabiziko kontzertua apirilaren 20an eta egun bat geroago Bilboko Stage Live aretoa bisitatuko dute. Donostia, berriz, astebete geroago egongo dira; hilaren 28an, zehazki.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Musika