Albisteak

Lan berria

Kalean da Pajaro 1 Pajaro 2 bikote gasteiztarraren disko berria

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Otsailaren 18an egingo dute aurkezpen kontzertua Gasteizen. 'Earth 01 Moon 07' disko berian hamar kantu jaso dituzte.

Iragan astean argitaratu zuen Pajaro 1 Pajaro 2 bikote gasteiztarrak Earth 01 Moon 07 estudioko bigarren diskoa. Lau urte igaro dira David Madinabeitiak eta Alvaro Larroyk lehenengo lana plazaratu zutenetik, eta, soinuari zein konposizioari dagokionez, pop irekiagoa eta askeagoa nabaritzen da proiektu berri honetan.

Autoekoitzitako diskoa egin dute, nahiz eta masterizazio lanak Marc Parroten eta Joel Condalen esku utzi dituzten.

Guztira, hamar kantu jaso dituzte lan berrian. Horiek guztiak otsailaren 18tik aurrera aurkeztuko dituzte, agertokiz agertoki. Hain zuzen ere, lehenengo kontzertua Gasteizko Dazz tabernan emango igande honetan, 19:00etatik aurrera.