Albisteak

Zurrumurrua

The Mars Volta taldearen itzulera, gertu

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Taldekideak beste proiektu batzuetan murgilduta ibili dira 2013az geroztik, baina badirudi The Mars Volta berriro elkartzeko aukera dagoela.

  • The Mars Volta, Bilbao BBK Liven. Argazkia: Tom Hagen

    The Mars Volta, Bilbao BBK Liven. Argazkia: Tom Hagen

Twitterren zabaldu da berria azken orduotan: The Mars Volta taldearen itzulera hurbil egon liteke. 2013an gelditu zuten jarduna, eta orain arte ezer gutxi jakin dugu taldeari buruz. Nolanahi dela, Cedric Bixter-Zavala taldekideak aipatu sare sozialaren bidez jarraitzaile bati emandako erantzunak harrabotsa eragin du.

Taldearen desegitea iragarri eta urtebetera, Antemasque proiektuak elkartu zituen berriro Bixter Zavala eta Omar Rodriguez-Lopez, eta gerora iritsi zen At The Drive-In taldearekin argitaratutako diskoa. Hain zuzen ere, horixe aurkeztuko dute Mad Cool Festival jaialdian uda honetan.

The Mars Voltaren itzulera, beraz, ikusteko dago oraindik, baina litekeena da aurki horri buruzko informazio gehiago zabaltzea.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Musika