Albisteak

Bira

Doctor Deseok disko berriko aurkezpen kontzertuak iragarri ditu

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Besteak beste, Durangon, Gasteizen, Donostian, Bilbon, Iruñean eta Madrilen aurkeztuko dute 'La fuerza de la fragilidad. Palabras ante el espejo' disko berria.

Ezer gutxi dakigu Doctor Deseoren disko berriaren inguruan. Argi dago estudioan buru-belarri dabiltzala lanean, eta pixkanaka ari da itxura hartzen Igual y diferente. Una mirada distinta proiektuaren ondorengoa izango dena.

Hain zuzen ere, La fuerza de la fragilidad. Palabras ante el espejo izenburua jarriko diote estudioko hamaseigarren lanari. Argitaratze-data, ostera, ez dute oraindik zehaztu, baina sare sozialen bidez iragarri dute aurki informazio mamitsua emango dutela.

Kontzertuen datei dagokienez, aipatzekoa da Durangon eskainiko dutela aurreneko zuzenekoa, apirilaren 14an. Maiatzean, berriz, Gasteiz, Donostia, Bilbo eta Iruñea bisitatuko dituzte, eta ekainerako gorde dute Madrilgo hitzordua.

Kontzertuak

Apirilak 14, Durango (Plateruena Kafe Antzokia)

Maiatzak 5, Gasteiz (ÇJimmy Jazz)

Maiatzak 12, Donostia (Intxaurrondo Kultur Etxea)

Maiatzak 19, Bilbo (Kafe Antzokia)

Maiatzak 25, Iruñea (Iruña Rock Festival)

Ekainak 2, Madril (Copernico)