Albisteak

Kontzertuak

Eli Paperboy Reed Bilbon eta Gasteizen arituko da ekainean

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Ekainaren 14an eta 15ean izango da kantari estatubatuarra, High & Mighty Brass Band taldearekin batera, Bizkaiako eta Arabako hiriburuetan.

  • Argazkia: EFE

    Argazkia: EFE

Eli Paperboy Reed Euskal Herrira iritsiko da udaberrian. Hain zuzen ere, Bilbon eta Gasteizen arituko da Bostoneko abeslaria ekainaren 14an eta 15ean, hurrenez hurren. Bizkaiko hiriburuko kontzertua Kafe Antzokian izango da; Arabako hiriburukoa, berriz, Helldorado aretoan.

Oholtza gainean konpainia ezin hobean ikusiko dugu musikari estatubatuarra. Izan ere, High & Mighty Brass Band taldearekin batera egingo du Espainiako Estatuko hamar hiri harrapatuko dituen bira. Elkarrekin hainbat emanaldi eskaini ostean (besteak beste, Brooklynen, NYCn eta Las Vegasen), argi geratu zen bien arteko elkarlanak ibilbide luzea zuela aurretik. Hartara, 2017ko uztailean estudioan ordu asko igarota gero, hamaika kantu grabatu zituzten.

Hilabete batzuk geroago, taula gainera eramango dituzte abesti horiek, eta euskal jarraitzaileek ere izango dute kantuak zuzenean entzuteko aukera.

Sarrerak

Bilboko zuzenekorako sarrerak ez daude oraindik eskuragarri. Aitzitik, Gasteizko kontzertukoak Helldoradoren webgune ofizialean eskura daitezke.

ELIPAPERBOY