Albisteak

Bira

Black Lipsek Donostia eta Iruñea bisitatuko ditu maiatzean

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Nebula aretoan izango da Nafarroako hiriburuko emanaldia maiatzaren 10ean. Donostia, berriz, egun bat geroago bisitatuko du, eta dabadaban taularatuko ditu estudioko disko berriko abestiak.

  • Black Lips. Argazkia: EFE

    Black Lips. Argazkia: EFE

Maiatzean Espainiako Estatuan lau zuzeneko eskainiko ditu Black Lips taldeak, horietako bi Euskal Herrian izango dira.

Hain zuzen ere, 2017an argitaratutako Satan's Graffiti or God's Art estudioko zortzigarren diskoa aurkeztuko dute emanaldiotan.

Asmo handiko proiektua da aipatutakoa, beharbada orain arte kaleratutako lanik arriskatuena. Horretan lagundu dute, zalantzarik gabe, Sean Lennonen ekoizpenak eta Jack Hines gitarra-jolearen itzulerak. Guztiek, elkarrekin, itxura eman diote taldearen arrakasta berri bati.

 

 

Kontzertuetako datak

Maiatzak 10, Iruñeko Nebula aretoan

Maiatzak 11, Donostiako Dabadaban

Maiatzak 12, Madrilgo Mon aretoan

Maiatzak 13, Bartzelonako Apolo aretoan

o Apolo aretoan