Albisteak

Bira

Atom Rhumbak kontzertu bat gehitu dio birari: apirilaren 21ean, Gasteizen

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Donostian, Azpeitian eta Bilbon (birritan) ere izango dira. Bestalde, Espainiako Estatuko hainbat hiri bisitatuko ditu talde bizkaitarrak.

  • Argazkia: Producciones Serrano

    Argazkia: Producciones Serrano

Urte hasieran itzuli zen Atom Rhumba taldea, eta badirudi oholtza gainean denbora luzez egoteko asmoz bueltatu zela 1996an sortutako boskotea.

Hori horrela, Rober, Joseba Irazoki, Felix Buff, Jaime Nieto eta Iñigo "Cabezafuego" Bartzelonan arituko dira gaur bertan. Martxoaren 10ean, berriz, Azpeitiko San Agustin Kulturgunea bisitatuko dute, etahilaren 16an Bilboko EHUn antolatuko duten Bizbak Indie Festival jaialdian hartuko dute parte.

Gainera, apirilean Valentzian eta Alacanten hitzartu dituzte bi emanaldia, baina

Apirilerako ere, badituzte bi kontzertu lotuta: lehena, Valentzian, eta bigarrena, Alacanten. Azken orduotan jakin dugunez, Gasteiz ere harrapatuko dute. Zuzenekoa Helldorado aretoan izango da, apirilaren 21ean.

Kontzertuak

2018-02-16: Bartzelona, Sala Apolo 2
2018-03-10: Azpeitia, San Agustín Kulturgunea
2018-03-16: Bilbo, Bizbak Indie Festival (EHU)
2018-04-13: Valentzia, 16 Toneladas
2018-04-14: Alacant, Sala Stereo

2018-04-21: Gasteiz, Helldorado