Albisteak

Jaialdia

Gatibu, Glaukoma eta Su Ta Gar asteburuan, 40 Minutu Rock jaialdian

LUZIA ZUGADI | eitb.eus

Larunbat honetan Durangoko Landako gunean egingo duten jaialdian, besteak beste, Des-Kontrol, Revolta Permanent, Estricalla, Sermond's, Tremenda Jauria eta Las Tea Party ere aterako dira agertokira.

  • Gatibu, Plateruenan. Argazkia: Gaizka Peñafiel

    Gatibu, Plateruenan. Argazkia: Gaizka Peñafiel

Durangoko Azokak ateak itxi baino ez jaso genuen otsailean Landakon bertan egingo duten beste ekitaldi garrantzitsu baten berri. Hain zuzen ere, larunbat honetan ospatuko dute 40 Minutu Rock jaialdia Bizkaiko aipatu udalerrian.

Ohikoa denez, musika talde ezagunak igoko dira egun horretan Landakoko oholtzara. Gatibu, Glaukoma, Su Ta Gar, Des-Kontrol, Revolta Permanent, Estricalla, Sermond's, Tremenda Jauria, Los Zopilotes Txirriaos, Tximeleta eta Las Tea Party izango dira protagonista.

Eguneko jaia izango da, batik bat, nahiz eta kontzertuak berandura arte egingo diren. Nolanahi dela, 10:00etan irekiko dituzte Landako guneko ateak, eta orduantxe hasiko da gauerdira arte iraungo duen kontzertu maratoia.

Sarrerak

Joan den astean eman genizuen jakitera sarrera guztiak agortuta daudela.