Albisteak

Bigarren edizioa

Gatibu Lapuebla Rock Fest jaialdira batu da

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Ekainaren 29an eta 30ean egingo dute jaialdiaren bigarren edizioa. Doctor Deseo, Zea Mays eta Riot Propaganda ere hantxe arituko dira.

  • Gatibu

    Gatibu

Lapuebla Rock Fest jaialdiaren bigarren edizioa ekainaren 29an eta 30ean egingo dute. Duela aste batzuk iragarri zuten Riot Propaganda arituko dela bertan, eta beste bi emanaldi baieztatu zituzten geroago: Doctor Deseo eta Zea Mays talde bilbotarrenak, hain zuzen. Azken orduotan, ostera, argi utzi dute orain arte itxitako kontzertuekin ez zutela nahikoa, eta apustu indartsua egin dute ekainera begira. Izan ere, Gatibu taldearen zuzenekoa gehitu dute egitaraura.

Iaz ere talde ezagunak aritu ziren aipatu festibalean; besteak beste, Kaotiko, Su Ta Gar, Josetxu Piperrak, Potato, Porco Bravo, Soziedad Alkoholika, En Tol Sarmiento eta Reincidentes.

Sarrerak

30 euroan daude salgai bi eguneko abonamenduak. Eskaintza mugatua izango da; beraz, azkar ibiliko beharko dute sarrerak prezio horretan erosi nahi dituztenek.