Albisteak

Bira

Anita Parkerrek beteta du martxoko agenda

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Besteak beste, Oñati, Gernika-Lumo, Donostia, Deustu, Ondarroa eta Oiartzun bisitatuko ditu Arrasateko taldeak martxoan.

Anita Parker taldeak ez du atsedenik hartuko datorren hilabetean. Izan ere, martxorako hainbat zuzeneko iragarri ditu Bizkaian eta Gipuzkoan.

Arrasatearrak Oñatiko gaztelekuan arituko dira martxoaren 2an, eta hurrengo aste bukaerarako beste bi emanaldi itxi dituzte: lehena Gernikako Lekuek jaialdian eta bigarrena Donostiako Intxaurrondo Kultur Etxean.

Gainera, martxoaren 23an Deustuko jaiak girotzeaz arduratuko dira. Egun bat geroago, Ondarroako Portuko Ranpin dute hitzordua.

Bukatzeko, martxoaren 31n Gazte Akelarrean izango dira, beste hainbat musika talderekin batera.