Itxi

Musika

Apirilean, Suhuskunen

Cobra eta Estricalla taldeak Buru Beltz Fest jaialdian arituko dira

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Apirilaren 6an eta 7an egingo dute jaialdia Suhuskunen.

  • ORDIZIARROCK 2017

    ORDIZIARROCK 2017

Oraindik ezer gutxi dakigu apirilean ospatuko duten Buru Beltz Fest jaialdiari buruz. Suhuskunen (Nafarroa Behera) talde garrantzitsuak igoko dira oholtzara egun horretan, horien artean, Cobra.

Hain zuzen ere, sare sozialen bidez iragarri du Cobrak Buru Beltz Festen egongo direla, baita ere, besteak beste, Childrain eta Estricalla taldeak izango dituztela oholtzan lagun. Gainera, aipatu metal taldeak aurreratu du aurki jakinaraziko dituztela birako gainerako datak ere.

Suhuskuneko hitzorduari dagokionez, aipatzekoa da apirilaren 6an eta 7an egingo dutela festibala.

buru beltz jaialdia 2018