Albisteak

Martxoarn 3an, 12:00etan

Santurtziko Ikastolak Ibilaldiaren bideoklipean parte hartzeko deia egin du

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

"Taup!" leloari eutsita ospatuko dute Ibilaldia Santurtzin, maiatzaren 27an. Ze Esatek! taldeak konposatuko du abestia.

Hogeita hiru urte igaro dira Santurtzin estreinakoz Bizkaiko ikastolen aldeko festa egin zutenetik. Jende askoren oroimenean gordea dago 1995eko Ibilaldia, dela bertan izandako giro bikainagatik, dela Exkixuk egindako "Ibilalditxu" abesti ezagunagatik.

Hori horrela, aurtengo jaia ere gogoangarria izatea nahi dute antolatzaileek. Horregatik, martxoaren 3ko hitzordura joateko gonbida egin diete euskaltzale guztiei. Izan ere, egun horretan Ibilaldiko bideoa filmatuko dute Santurtziko Bihotz Gaztea Ikastolan, 12:00etatik aurrera.

Exkixuren lekukoa, Ze Esatek! taldeak hartuko du, 2018ko Ibilaldiko kantua konposatzeaz arduratuko baita talde gipuzkoarra.

Bideokliparen grabazioan parte hartu nahi dutenek baldintza bakarra bete beharko dute, kamiseta urdin batekin jantzita joatea.