Albisteak

Lan berria

Don Inorrez, Imanol Ubeda musikariaren egitasmo berria

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Martxoaren bukaeran argitaratuko du Bide Ertzean taldeko abeslari ohiak bakarkako lehendabiziko lana. Apirilean errepidean jarriko da, agertokiz agertoki lan berria aurkezte aldera.

2016an agurtu zituen jarraitzaileak Bide Ertzean taldeak, atsedenaldi mugagabea hartzeko asmoa zutela iragarri eta gutxira. Abenduan, negu giro betean, entzun ziren tolosarren azken akordeak, baina zorionez taldearen ahotsak bizirik dirau oraindik ere.

Proiektu berri bat prestatzen ibili da harrezkero Imanol Ubeda, bakarkako Don Inorrez egitasmoan murgilduta, hain zuzen ere. Horixe da ibilbide berrirako hautatu duen ezizena, eta berorren izenpean aurkeztu ditu azken orduotan "Kristoren gonbidapena" eta "Bere txisteak" abestiak.

Gainera, jakin beri dugu Paco Loco ekoizlearekin grabatu duela disko berria, Cadizen. Azken zertzeladak emanda, martxoaren bukaeran argitaratuko du bakarkako lan berri hori, eta apirilean ekingo die taula-gainekoei.

"Kristoren gonbidapena" bideoklipa

Hiru Damatxo Ideia Faktoriaren laguntzarekin egindako "Kristoren gonbidapena" bideoklipa Gaztean duzue dagoeneko ikusgai.