Albisteak

Sarrerak agortuta

Zaz abeslaria Iruñean arituko da ekainaren 28an

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Sarrera guztiak agortuta iritsiko da Nafarroako hiriburuko Zentral aretora Frantziako kantaria. Han, disko berriko kantuak taularatuko ditu.

Disko berria argitaratzeko hilabete batzuk falta direnean, Zaz kantautore frantsesa errepidean da berriro, esku artean duen proiektu berriko kantuak aurkezten. Kontzertu gutxi batzuk iragarri ditu hurrengo hilabeteetarako; horietako bat Iruñeko Zentral aretoan eskainiko du, ekainaren 28an.

Joan den astean iragarri zuten emanaldia, eta ordu gutxitan agortu ziren sarrera guztiak. Bartzelonan ere arituko dela jakinarazi zuen.

Abesti frantsesa gipsy jazz estiloarekin uztartzen du Zazek. "Je veux" kantuari esker egin zen ezaguna. Hain zuzen ere, estudioko lehendabiziko diskoko altxorretako bat zen aipatutakoa, 2010eko maiatzaren 10ean argitaratu zuena.

Gaur-gaurkoz zazpi disko ditu: Zaz (2010), Sans tsu tsou (2011), Recto Verso (2013), Paris (2014), Sur la route (2015), Paris, Encore! (2015) eta Au rendez-vous des Enfoirés (2016).