Musika

Katakrak liburudendan

Doctor Deseok kontzertu akustikoa emango du gaur Iruñean

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Nafarroako hiriburuko Katakrak liburu-dendan arituko dira, 20:00etan hasita. Diskoa apirilaren 14an kaleratuko dute, eta egun horretan Durangon izango dira kantu berriak aurkezten.

Hilabete pasatxo geratzen da Doctor Deseoren La fuerza de la fragilidad. Palabras ante el espejo diskoa esku artean izateko. Behin estudioko lan berria argitaratuta, oholtzarik oholtza ikusiko dugu Francisen taldea, baina aurretik ere badituzte zenbait hitzordu itxita.

Oraindik ez dute emanaldi akustikoen zerrenda aurkeztu. Alabaina, jakina da gaur bertan Nafarroako hiriburuko Katakrak liburu-dendan arituko direla, 20:00etan hasita. Leku berean, Las Kasettes izango da bihar; El Niño de Elche, asteazkenean, eta Monte del Oso, ostegunean.

Doctor Deseoren kontzertuei dagokienez, aipatzekoa da Durangon emango dutela birako estreinako zuzenekoa, apirilaren 14an, diskoa argitaratzen duten egunean bertan.

Kontzertu guztiak

APIRILAK 14, DURANGOKO PLATERUENA KAFE ANTZOKIA

MAIATZAK 5, GASTEIZKO JIMMY JAZZ ARETOA

MAIATZAK 12, DONOSTIAKO INTXAURRONDO KULTUR ETXEA

MAIATZAK 19, BILBOKO KAFE ANTZOKIA

MAIATZAK 25, IRUÑA ROCK FESTIVAL JAIALDIA

EKAINAK 2, MADRILGO COPERNICO ARETOA

Gainera, ekainaren 29an eta 30ean, Lapuebla Rock Fest jaialdian joko dute.