Albisteak

Berrikuntzak

Ordubeteko tartea, Whatsapp bidez bidalitako mezuak ezabatzeko

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Zehazki, ordu eta zortzi minutura luzatu da bidalitako mezuak ezabatzeko tartea. Orain arte, zazpi minutukoa zen.

Mezuak bidali ostean ezabatzeko aukera izatea eskatu dute behin baino Whatsappeko erabiltzaileek. Behin hori lortuta, Androidek hobekuntzak egingo ditu zerbitzuan, eta luzatu egingo du bidalitako mezuak ezabatzeko tartea.

Gaur-gaurkoz zazpi minutuko denbora du erabiltzaileak bidalitakoaz damutzeko, dela elkarrizketa pribatu batean, dela talde-solasaldi batean. Kasu horretan, bidalitako mezua ezabatua izan dela jakin dezakete taldeko gainerako partaideek, baina ezin dute mezu horren edukia ezagutu.

Esan bezala, bertsio berrian ordu eta zortzi minutura luzatuko da ezabatzeko tartea.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea