Albisteak

Elkarrizketa, 'Dida'n

Pello Reparaz: "Beste gauza batzuk egiteko ordua iritsi zaigu"

Vendettaren agurrari buruz hitz egin digu Pello Repazaz taldeko abeslariak 'Dida' saioan.

  • 10:38 min
imagen player
imagen player
imagen player

Vendetta taldeak agertokiak utziko dituela iragarri du goizeko lehenengo orduan, sare sozialen bidez. 2008an sortu zen talde nafarra Skalariaken sustraietatik, eta hamar urtez jardun dute musikaren munduan. Tarte horretan ehunka kontzertu eman dituzte, baita estudioko bost disko argitaratu ere. Hori horrela, taldeak izandako arrakasta kontuan izanda, ezustean harrapatu gaitu Vendettaren agurrak. Horregatik, Pello Reparaz taldeko abeslariarekin hitz egin dute 'Dida' saioan, agurraren zergatia argitze aldera.

Hasteko, azpimarratu du Reparazek 2018rako hitzartuta dituzten kontzertu guztiak eskainiko dituztela. "Une honetan Vendetta taldean daukat burua, agur polit bat eskaintzea delako nire lehentasuna", adierazi du. Datorren urtetk aurrera zer egingo duen, aitzitik, ez du argitu musikari nafarrak. "Arriskuak hartu eta gauza berriak egin behar dira. Hau ez da betirako agurra, bostotako inork ez baitu musika utziko", gaineratu du.

Taldea uzteko arrazoiengatik galdetuta, kostatu egin zaio Reparazi azalpen zehatz bat ematea, baina haserrerik egon ez dela nabarmendu du, "bestela aurtengo kontzertak ematea ezinezkoa izango zen". Are gehiago, "erabaki artistikoa" izan dela esan du, "beste gauza batzuk egiteko ordua dela" argudiatuta.

Amaitzeko, Vendetta taldean hasi zenean 17 urte besterik ez zituela ekarri du gogora, eta musikaren munduan egindako guztia aipatu taldeari zor diola onartu du: "Dena Vendettatik ikasi dut, horregatik da dena niretzat".