Albisteak

Zuzenekoak

Udaberrirako zazpi kontzertu iragarri ditu Zea Maysek

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Euskal Herrian hiru kontzertu emango dituzte martxoa eta maiatza bitartean: Landibarren, Getxon eta Burlatan.

Udaberrian atzera eta aurrera ibiliko dira, oholtzarik oholtza, Zea Mays taldekoak. Azken orduotan sare sozialen bidez jakitera eman dutenez, martxoaren 24an Landibarren (Nafarroa Beherea) arituko dira.

Horixe da, oraingoz, hilabete honetarako iragarritako emanaldi bakarra. Apirilean, ostera, gutxienez bi zuzeneko eskainiko dituzte: lehena Santanderren, hilaren 13an, eta bigarrena Berlinen, hilaren 30ean.

Maiatzean, agenda beteta dauka talde bilbotarrak. Hasteko, Segovian egongo dira maiatzaren 4an; egun bat geroago, Getxoko Ereaga hondartza girotuko dute; eta Burlatako Maiatza Rock jaialdian hartuko dute parte hilaren 12an. Bukatzeko, Burgosen eskainiko dute udaberriko azken emanaldia, maiatzaren 25ean.