Albisteak

Martxoaren 16tik 23ra

Indie Festival jaialdiak doako musikaz girotuko du EHUren Mitxelena entzunaretoa

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Bilboko aipatu aretoan, Atom Rhumba, Rrucculla, Kaskezur, Anari, Nuria Graham eta Joana Serrat izango dira martxoaren 16an eta 23an, EHUk antolatuta.

Indie musikaren topaleku izango da Bilbo, bi astez. Izan ere, EHUk hainbat zuzeneko hartuko ditu hilaren 16an eta 23an Abandoibarran duen Bizkaia Aretoan, Mitxelena entzunaretoan.

Emanaldi guztiak doakoak izango dira, eta aretoa bete arte sartu ahalko da bertara. Hala, lehenengo ostiralean, martxoaren 16an, Atom Rhumba, Rrucculla eta Kaskezur igoko dira agertokira, 20:00etan.

 

Martxoaren 23an, berriz, Anari, Nuria Graham eta Joana Serrat ikusteko aukera izango dute aipatu aretora joaten direnek.

Duela urte batzuk BizBak izenarekin egin zen ezagun aipatu jaialdia, baina Indie Festival izenarekin itzuliko da, bost urte egin gabe egon ostean. Hain zuzen ere, 2012an eta 2013an egin zuten BizBak, eta Tachenko, McEnroe, Anni B Sweet, Guadalupe Plata, Joseba Irazoki eta Dan Wilson aritu ziren bertan.

Euskal Herriko Unibertsitateko ordezkariek jakinarazi dutenez, "Do It Yourself" leloaren filosofia indartzea da jaialdiaren helburua.