Albisteak

Ostiralean eta larunbatean

Ibarra eta Elizondo, Gatibu taldearen hurrengo geralekuak

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Ostiralean eta larunbatean oholtza gainean ikusiko ditugu Alex Sardui eta taldekideak.

  • Gatibu, 40 Minutu Rocken. Argazkia: Gaizka Peñafiel

    Gatibu, 40 Minutu Rocken. Argazkia: Gaizka Peñafiel

Ibarrako gaztetxeak hainbat ekimen antolatu ditu 25. urteurrena ospatzeko. Besteak beste, musikak leku garrantzitsua beteko du bertan, batik bat, ostiral honetan.

Egun horretarako, bertso poteoa antolatu dute, 19:00etan. Bi ordu geroago, 21:00etan, afari herrikoia egingo dute, eta 23:30ean igoko da oholtzara Gatibu taldea. Bizkaitarrek Aske maitte, aske bizi diskoko kantuak ez ezik, taldearen arrakastarik sonatuenak joko dituzte taula gainean. Ondoren, DJ Bull arduratuko da gaztetxea girotzeaz. Sarrerak eskuragarri daude jada.

Gainera, aspaldi iragarri genuenez, martxoaren 24an Elizondon arituko dira Alex Sardui eta taldekideak. 22:30ean irekiko dituzte Lur aretoko ateak, eta 15 euroren truke gau magiko bat bizitzeko aukera izango du ikuslegoak. Sarrerak Gatiburen eta Lur aretoaren webgune ofizialetan daude salgai. Txarteldegian 18 euroan salduko dituzte.

Apirilaren 22an Zaragozan egongo dira. Strombers taldea izango dute oholtzan lagun, eta lehenengo 100 sarrerak 8 euroko prezio berezian eskuratu ahal izango dira.

Udarako, oraingoz, hitzordu bakarra dute: Lapuebla Rock Fest jaialdian, ekainaren 29an edo 30ean.