Albisteak

Ikastolen aldeko festa

2010etik gaur arte Ibilaldiak izandako bideoklipak

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Santurtzik hartuko du Ibilaldia, "Taup!" lelopean, eta Ze Esatek! taldeak musikatu du aurtengo bideoklipa. 2010etik hainbat taldek eta musikarik hartu dute parte Bizkaiko ikastolen aldeko festan.

Maiatzaren 27an ospatuko dute Santurtzin Bizkaiko ikastolen aldeko festa, eta Bihotz Gaztea Ikastolak dagoeneko aurkeztu du aurtengo edizioaren bideoklipa. Ze Esatek! taldearen musika, Sustrai Colina bertsolariaren hitzak eta Elena Caballeroren (La Basu) eta Joane Larrearen kolaborazioak izan ditu "Taup!" bideoak. Oraindik bi hilabete falta dira, beraz, Ibilaldia ospatzeko, baina atzera begira jarrita, 2010etik festa garrantzitsu horrek izan dituen bideoklipak jaso ditugu. 

Ibilaldia 2017: "Egunero alkarregaz" (MUNGIA)

Itziarren Semeak talde mungiarrak jarri zuen musika eta Mikel Goiriena eta Jone Larrinaga bertsolariek egin zuten letra.

Ibilaldia 2016: "Dagigun!" (DURANGO)

Ibilaldia 2015: "Harro ibili" (BILBO)

Zea Mays taldearen musika eta hitzak jaso zituen bideoklipak, baita Capsulako Coni eta Martinen, Yarey Jimenezen, Doctor Deseoko Francisen eta Jose Antonio Nielfaren (La Otxoa) kolaborazioak ere.

Ibilaldia 2014: "Euskararen bihozfera" (GERNIKA-LUMO)

Ibilaldia 2013: "Aldapa leunduz" (PORTUGALETE)

Kherau taldea da abesti honen egilea, Alex Sardui, Hesian taldeko Zuriñe eta Vendettako Pello eta Rubenen parte-hartzearekin.

Ibilaldia 2012: "Maiatzean meatzean" (TRAPAGARAN)

Basaki taldearen lana da "Maiatzean meatzean" bideoklipa.

Ibilaldia 2011: "Boga!" (ONDARROA)

Ibilaldia 2010: "Marigoran Kikunbera" (BERMEO)

Korrontzi taldeak jarri zion musika