Albisteak

Zarautzen, apirilaren 4tik 8ra

Delorean eta Willis Drummond kartelburu, QS Pro Zarautz surf txapelketaren egitarauan

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Hantxe joko du, baita, Maketa Lehiaketaren finalera heldu den Nerabe taldeak. Aipatzekao da, halaber, disko-jartzaileek toki garrantzitsua beteko dutela.

QS Pro Zarautz txapelketak surfa baino askoz gehiago hartzen du barne, eta aurten gainera, berritasun ugari dakartza. Kirola eta kultura eskutik helduta iritsiko dira Zarautzera apirilaren 4tik 8ra. Hondartzatik haratago, herrian barrena ere dastatuko da surf txapelketak dakarren menua.

Hogeitamargarren urteurrena ospatze aldera, munduko surflari onenak lehiatuko dira Gipuzkoako kostaldeko aipatu udalerrian datorren hilbatetean. Bestalde, surfaren kultura bizitza eredu bat ere badela islatzen saiatuko dira, musikari indarra emanez, batik bat.

Ildo horretan, Delorean eta Willis Drummond kartelburu dituen eskaintza musikal zabala iragarri dute. Hantxe joko du, baita, Maketa Lehiaketaren finalera heldu den Nerabe taldeak. Aipatzekao da, halaber, disko-jartzaileek toki garrantzitsua beteko dutela.

Egitarau osoa:PRO ZARAUTZ 2018 EGITARAUA