Albisteak

Maiatzaren 11n

Doctor Deseok bigarren kontzertu bat iragarri du Donostian

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Maiatzaren 11n eta 12an bisitatuko du Gipuzkoako hiriburua Doctor Deseok, 'La Fuerza de la Fragilidad. Palabras ante el Espejo' diskoa aurkezteko.

Maiatzaren 12an, La Fuerza de la Fragilidad. Palabras ante el Espejo diskoa argitaratu baino hilabete geroago, Donostiako Inxaturrondo Kultur Etxean arituko da Doctor Deseo taldea. Emanaldi horretarako sarrerak agortzear daudela ikusita, bigarren zuzeneko bat iragarri dute Gipuzkoako hiriburuan. Kontzertu hori maiatzaren 11n emango dute, 22:00etatik aurrera.

Sarrerak gaur bertan jarriko dituzte salgai, 11:30ean, Donostia Kulturaren webgunean eta Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko txarteldegietan. Gainera, maiatzaren 11n Intxaurrondon bertan ere eskuratu ahal izango dira sarrerak (ordubete lehenago zabalduko dute).

Esan bezala, datorren asteko ostegunean iritsiko da talde bilbotarraren estudioko lan berria. 200 orriko liburua, CDa eta DVDa kaleratuko ditu. Zortzi  abesti jasoko ditu lan berrian: Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin  grabatutako hiru abesti, tartean. Hiru kantu horiek DVDan ere bilduko  dituzte, "Adios" abestiaren bideokliparekin batera.

Bira

Apirilak 14, Durango

Apirilak 28, Santander

Maiatzak 5, Gasteiz

Maiatzak 11, Donostia

Maiatzak 12, Donostia

Maiatzak 18, Bilbo

Maiatzak 19, Bilbo

Maiatzak 25, Iruñea