Maiatza Rok 2018: Revolta Permanent eta Zea Mays, Burlatan

musika

Maiatzaren 5etik aurrera

Revolta Permanent eta Zea Mays, Maiatzak Rok jaialdian

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

2018/04/06

Maiatzeko larunbat guztietan kontzertuak hartuko ditu Burlatak, Euskal Herria lagunarteak antolatuta. Zuzeneko guztiak doakoak izango dira.

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Maiatzaren 5etik 26ra Burlatan egingo duten Maiatza Rok jaialdiaren aurtengo edizioak itxi du dagoeneko egitaraua. Esan bezala, maiatzeko larunbat guztietan ospatu da jaialdia Nafarroako aipatu udalerrian, eta kontzertu guztiak doakoak izango dira, Euska lHerria lagunarteak antolatuta.

Hala, lehenengo asteburuan Irkaia, Mosh, The Broken Horizon eta Revolta Permanent igoko dira oholtzara, 22:30etik aurrera. Maiatzaren 12an, berriz, ordu berean, Zea Maysen, Gaur Ez eta Superacid taldeen musikaz gozatuko du ikuslegoak.

Hurrengo bi larunbatetan ere ez da Burlatan kontzerturik faltako. Alde batetik, maiatzaren 19an los Chicos, Lie Detectors, Los Hollister eta Juan Txo disko-jartzailea arituko dira. Bestetik, hilaren 26an Hura eta Parockos taldeen txanda izango da.

Iruzkinak

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Maketa Lehiaketa… Finala Apirilaren 27an Maketa Lehiaketa…
Gaztea App Deskargatu App berria! Gaztea App
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena