Albisteak

Kontzertua, apirilaren 14an

Rammsteinen abestiak taularatuko ditu Meinsteinek larunbat honetan Donostian

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Ondoren, Lion Heart talde bilbotarrak kontzertua emango du bertantxe. Besteak beste, Iron Maiden, Whitesnake eta Scorpions taldeen abestiak moldatuko dituzte.

Apirilaren 14an, larunbata, Donostiako Doka antzokiak Meinsteinen emanaldia hartuko du. Rammsteinen abestiak moldatzen dituen Bartzelonako seikoteak modu paregabean antzeratzen ditu talde alemaniarraren zuzenekoak, bai soinu zein irudi aldetik.

Bost urte daramatza oholtza gainean Meinsteinek. Kataluniako izen handiko rock musikariek osatzen dute, eta Rammsteinen bertsio onenak egin izanaren ospea lortu dute.

Ondoren, Lion Heart talde bilbotarrak kontzertua emango du bertantxe. Besteak beste, Iron Maiden, Whitesnake eta Scorpions taldeen abestiak moldatuko dituzte.

Sarrerak

Sarrerak 10 euroan daude eskuragarri aurre-salmentan. Txarteldegian 13 euroko prezioa izango dute. Donosti Rocken, Dokan, Trikun eta ticketea.com webgunean daude eskuragarri.

20:00etan irekiko dituzte Dokako ateak.