Albisteak

Uztailean

Biffy Clyro, Mundaka Festival jaialdian

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Gainera, besteak bese, Atom Rhumbaren, Moonshakersen eta Santero y Los Muchachosen emanaldiak iragarri ditu aipatu jaialdiak, eta horrekin itxitzat eman du aurtengo egitaraua.

Mundaka Festival jaialdiak Biffy Clyro rock talde eskoziarraren kontzertua iragarri du gaur, eta horrekin zarratutzat eman du aurtengo edizioko kartela. Gainera, Atom Rhumbaren eta Santero y Los Muchachosen, Copernicus Dreamsen, Moonshakersen, Confluenceren, Pinky "En Órbita" Radio 3en, Papayaren eta Optigan 1en emanaldiak itxi ditu azken orduotan.

1995ean Simon Neilek, James Johnstonek eta Ben Johnstonek sortu zuten Biffy Clyro. Hiru disko argitaratu ostean, 2007an heldu zen taldearen arrakasta, Puzzle lanari esker. 2016an aldaketa ekarri zuten, Elipsis diskoarekin. Izan ere, gitarra hotsei indarra kendu eta soinu elektronikoekin esperimentatzen hasi ziren. Musika jaialdi ezagun askotan kartelburu izatera iritsi dira, harrezkero. Bilbao BBK Liven ere izan zien 2013an, eta, besteak beste, "Living Is A Problem Because Everything Dies" eta "Bubbles" kantuekin erakutsi zuten taula gainean sekulako indarra dutela.

Bestalde, duela aste batzuk antolatzaileek jakinarazi zutenez, Vintage Trouble, !!! (Chk Chk Chk), Rayden, Belako, Revolta Permanent, Enrique Bunbury, Fink eta Depedro ere Mundakan izango dira uda honetan. Dakizuenez, uztailaren 27tik 29ra egingo dute jaialdia Santa Katalinan.

Sarrerak

67,5 euroan egongo eskuragarri hiru eguneko abonamendua, ostiral honetara arte.

Kontzertu guztiak

MUNDAKA