Albisteak

Apirilaren 18tik aurrera

San Miguel Music Explorersek zuzeneko musika onenarekin jantziko du Bilbo

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Indie-rock eta indie-pop musika estiloak lantzen dituzten artista ezagunak arituko dira apirilaren 18tik aurrera Bizkaiko hiriburuan. Guztira, hamazazpi kontzertu egingo dituzte.

Talentuak, pasioak eta egiazko soinuek bat egingo dute Bilbon, San Miguel Music Explorersen eskutik. Apirilaren 18an abiatuko dute aipatutako kontzertu-zikloa, zeinetan indie-rock eta indie-pop musika nagusituko den.

Hala, hurrengo zortzi hilabeteetan Bilboko sei aretok (Kafe Antzokiak eta Satelite T-k, besteak beste) hamazazpi kontzertu hartuko dituzte, Bizkaiko hiriburuko bizilagunek, musikaren bidez, bizitza kulturalaz goza dezaten.

Neuman talde murtziarrak eta Nuria Grahamek irekiko dute zikloa. Apirilaren 18an, 22:00etatik aurrera, Itsas Museoan dagoen Nave 9 aretoan arituko dira biak.

Paco Romanek zuzendutako taldeak Crashpad diskoa aurkeztu du zuzenean. Ondoren, Nuria Grahamek Does it ring a bell? proiektuko abestiak taularatuko ditu.

Hilero, artista berriak gehituko dituzte egitaraura. Oraingoz, Pájaro, Red Baraat, Eddie & The Hot Rod, Empty Files, Mud Candies eta Noa Voll Damm & The Hell Drinkers baieztatu dituzte.