Albisteak

Abuztuaren 2tik 4ra

Berri Txarrak, Revolta Permanent eta Gatillazo, Galiziako Sonrias Baixas jaialdian

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Abuztuaren 2tik 4ra Pontevedrako Bueu herrian egingo duten jaialdian, besteak beste, La Raiz, Muchachito, Sara Hebe, Desakato eta Che Sudaka ere egongo dira.

  • Argazkia: Gaizka Peñafiel

    Argazkia: Gaizka Peñafiel

Bartzelonan eta Barakaldoko BEC erakustazokan Infrasoinuak diskoa aurkeztu ostean, Madrilen du hurrengo hitzordua Berri Txarrakek, eta badirudi talde nafarra gustura dabilela agertoki gainean. Izan ere, udara begira bi zuzeneko iragarri ditu dagoeneko.

Duela aste batzuk jakinarazi zuten Azkena Rock Festival jaialdian arituko direla ekainean, eta gaur bertan jakin dugu abuztuan Galiziako Sonrias Baixasen joko dutela.

Berri Txarrak, ostera, ez da Pontevedrako Bueu herrian egingo duten jaialdi horretako euskal talde bakarra izango. Antolatzaileek aurreratu dutenez, Revolta Permanent eta Gatillazo ere gonbidatu dituzte abuztuaren 2tik 4ra egingo duten festibalera. Gainera, La Raiz, Muchachito, Sara Hebe, Desakato, Che Sudaka eta Terbutalina taldeen emanaldiak iragarri dituzte.

Sarrerei buruzko informazioa www.sonriasbaixas.info webgunean eskuratu dezakezue.