Mundaka Festival 2018: kontzertuen egunez eguneko banaketa eta sarreren salmenta

musika

Uztailaren 27tik 29ra

Mundaka Festival jaialdiko kontzertuak, egunez egun

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

2018/04/13

Ostiralean igoko da agertokira !!! (Chk Chk Chk) taldea; larunbatean, berriz, Bunbury eta Belakoren txanda izango da, eta igandean iritsiko da Biffy Clyro Mundakara.

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Mundaka Festival jaialdiak albiste bikaina eman die aste honetan Biffy Clyroren jarraitzaileei. Talde eskoziarra uztailean Bizkaiko aipatu udalerrian arituko dela jakin denetik, asko eta asko dira festibal horri buruzko informazio gehiago ezagutu nahi izan dutenak. Gauzak horrela, antolatzaileek egunez eguneko egitaraua iragarri dute, baita egun bakarreko sarrerei buruzko informazioa zabaldu ere.

Dagoeneko bukatu da abonamenduen eskaintza berezia. Hortaz, gaurtik aurrera 80 euroko (+ banaketa gastuak) prezioa izango dute hiru eguneko bonuek. Eguneko sarrerak, berriz, 50 euroan salduko dituzte, eta autobus-zerbitzua ere eskainiko dute, eguneko 6 euro ordainduta.

Kontzertuak, egunez egun

Uztailak 27, ostirala

!!! (Chk Chk Chk)

Vintage Trouble

Fink

Depedro

Copernicus Dreams

Dj Pinky

Uztailak 28, larunbata

Bunbury

Rayden

Belako

Revolta Permanent

Moonshakers

Papaya

Uztailak 29, igandea

Biffy Clyro

Atom Rhumba

Santero y Los Muchachos

Confluence

Optigan

Sarreren salmenta

Interneten ez ezik, Bermeoko Luma liburu-dendan, Mundakako Mundaka BCn, Gernikako Musutruken, Durangoko Pol Polen, Bilboko Ambigun eta Ein Prositen, Xixingo El Patio de la Favoritan eta Viajes Amaia Bulego Sarean eskuratu daitezke sarrerak.

Iruzkinak

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Maketa Lehiaketa… Finala Apirilaren 27an Maketa Lehiaketa…
Gaztea App Deskargatu App berria! Gaztea App
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena